Enpresa VDA DE SAINZ

Lantalde globala 240 langileena da eta obra publikorako 90 ibilgailu baino gehiago dauka, atzerakako hondeamakinak, zapaltzeko makina, bulldozerrak, bideaz gaindiko kamioiak, zabaltzaileak, dunper kamioiak, motonibelagailuak, mailuak, oin mugikorrak eta traktoreak barne.


empresa

VDA DE SAINZ -en jarduera hiru oinarrizko premisetan datza::

  • Bezeroen gogobetetasun-mailarako konpromisoa.
  • Jarduera guztietan kalitatearen sustapena, ISO 9001, ISO 14000 eta OHAS 18001 arauen arabera.
  • Giza kapitalaren etengabeko prestakuntzaren eta bilakaera profesionalaren bermea.

VDA DE SAINZ-ek mota guztietako obra zibilak eta eraikuntzak, publikoak zein pribatuak, sortzen, mantentzen eta kudeatzen dihardu. Eta baita ere aurrekoekin lotura duten zerbitzuak ematen.
Bere jarduera-eremua, batez ere, Bizkaiko lurralde historikoa da, arestian aipaturiko jardueretan lidergoa duena.

Lantalde globala 240 langileena da eta obra publikorako 90 ibilgailu baino gehiago dauka, atzerakako hondeamakinak, zapaltzeko makina, bulldozerrak, bideaz gaindiko kamioiak, zabaltzaileak, dunper kamioiak, motonibelagailuak, mailuak, oin mugikorrak eta traktoreak barne.

VDA DE SAINZ Elkarte Anonimoa egin zen 1984. urtean, hirurogeikoen hamarkadaren amaieran jatorria izan zuen famili enpresari segida emanez. Bulego Nagusiak, Tailerrak eta enpresaren Biltegia Abanton (Bizkaia) daude, El Campilloko Industrialdean hain zuzen ere. Guztira 1.600 metro koadroko azalera du eta 2.400 metro koadroko gune zabala.

VDA DE SAINZ-ek proiektu anitz egin du eskualde-mailako komunikazio-bideak hobetzeko: autobiak, errepideak, tunelak, biaduktuak eta metro-lerroak, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldearen zeharkako iragazkortasuna eta ehun industrial zein sozioekonomikoen hazkundea bultzatuz.