Gure Berriak

Eraikuntzari dagokion informazioari buruzko gaurkotasun guztia eskura daukazu Vda de Sainz-en web orrian.

2016/05/02

Nerbioi-Ibaizabal bideratzeko lanen 2. fasearen azken txanpan

URA proiektua, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailera atxikituta dagoen euskal agentzia, Vda. de Sainz gauzatzen ari dena, Nerbioi-Ibaizabalen bideratze lanen bigarren fasea, Galdakao eta Basauri artean, amaitzear dago. 

Nerbioi eta Ibaizabal ibaien bideratze proiektuaren bigarren faseko lanak, Urbi-Bengoetxe eremuan gauzatzen dira eta guztira 1.570 metroko luzeera dauka. Bigarren fase osoan zehar gauzatuko diren ekintzek guztira 6,5 milioi euroko aurrekontua daukate, eta 20 hilabetetan zehar egin beharko dira.

Uraren euskal agentziaren zuzendariaren arabera (URA), Nerbioi eta Ibaizabal ibaiek momentu kritikoak izan dituzte urritasun hidraulikoagatik. "Erraz antzeman daitezke ibai hauen ibarretan gizakiak eragina izan duela, ibaia mehartu egin baita beharrrizan urbanistikoei erantzuna emateko. Ez dira kontuan hartu ibaiaren izaera naturala eta hainbat unetan berau goratu egiten dela. Horren ondorioz: Bideratze lan hauek egingo diren gune hauetako uholdeen eragina txikitzea izango da.

Bideratze lan hauek jasotzen dituen proiektua  hiru fase ezberdinetan banatzen da: Bolueta-Urbi eremua (2014ko lehen seihilabetean amaitu zena), Urbi-Bengoetxe (egun lanean dihardute), eta Bengoetxe-Plazakoetxe eremua (proiektuan dagoena).

Bigarren fase hau amaitzear dagoen honetan, Bridgestone (Firestone) zubia aldatzeaz gain, beste lan batzuk ere egin dira; besteak beste, aurten urte hasieran Urbiko zubia eraitsi eta horren ordezko berri bat ezarri zuten; ingurumenaren zaharberritzea egin da; eta gainera,  egungo bide-zorrak, ibilbideak, igarobideak etab. ere atondu dira. Oro har, funtzio hidrauliko egoki bat bermatuko dituzten lan guztiak aintzat hartu dira ingurumenean ahalik eta eragin txikiena izan dezaten.


Atzera