Gure Berriak

Eraikuntzari dagokion informazioari buruzko gaurkotasun guztia eskura daukazu Vda de Sainz-en web orrian.

2016/03/02

Urretxindorra Ikastolako lehen solairua hormigoitu dute

Bilboko Miribilla eta San Adrian auzoei eskola zerbitzua emango dien Urretxindorra ikastolaren eraikin berriaren lehen solairua dagoeneko hormigoitu dute. Lehen solairu horretan ikasgelak egongo dira, eta bertatik, eraikitzear dagoen merkatal gune berriaren azalean egongo den kirol-instalazioetarako sarrera ere egongo da.

  • ikas_marzo9_9
  • ikas_marzo_22
  • ikas_marzo
  • ikas_marzo_2
  • ikas_marzo_11
Etorkizuneko aisialdi gune honi ikastola berrian izango diren beste bi jolastokiri gehitu behar zaizkio. Ikastola berriaren eraikuntzak, egungo ikastolaren handitze lanak eta Vda. de Sainz-en lanak ez du eraginik izan egungo jolas tokiaren tamainan; eraikin berriaren azpialdean estalitako jolas toki bat egingo baita. Merkatal gunearen goikaldean eta lehen hezkuntzako zentroaren goikaldean ere, jolas tokiak, baratzeak eta lorategiak egongo dira. Horregatik esan daiteke, ez soilik ez dela murriztu, baizik eta handiagotu egingo dela aisirako tokia.

Hazten ari den gizarte gaztea

Miribilla eta San Adrian auzoetako bilakaera demografikoa ikusita, urtero-urtero geroz eta eskari handiagoa dute ikastolan, horregatik, hirugarren lerro bat sortzea pentsatu dute  Viuda de Sainz eraikitzen ari den gune berean. Bilboko Mirilla auzoko hazkunde honen arrazoia, batik bat, haurrak izateko adinean dauden geroz eta jende gazte gehiago dagoela da.

Geroz eta haur gehiago daude bertan, eta gainera, haur hauek, oso txikitatik joaten dira haurtzaindegira.

Errealitate honetaz jabetu ondoren, ikastolako zuzendaritzak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko baimena eskatu eta lortu du hirugarren lerro bat sortzeko. Honek, ikastolako egungo instalazioen berrantolaketa bat suposatuko du, pixkanaka maila guztietan hirugarren lerroa atxikituko delarik.

Eman beharreko lehen urratsa, egun egiten ari direna eta 2017. urte hasieran bukatuko dena, beste edifizio baten eraikinean datza. Honek ahalbidetuko ditu handitze-lanak eta behin amaituta, behin-behineko  ikasgelak hartuko ditu bertan. Horrela, maila guztietako berrantolaketa egingo da instalazio zaharretan, beharrizan guztiei erantzuna emanez.

Proiektu honek sei kurtsotarako lekua dauka, kurtso bakoitzean hiru lerro egongo direlarik; hau da, guztira, 18 ikasgela. Hauez gain, taldeak banatzen direnerako, eta errefortzu lanetarako ere hiruna gela edukiko dituzte.


Atzera