Gure Berriak

Eraikuntzari dagokion informazioari buruzko gaurkotasun guztia eskura daukazu Vda de Sainz-en web orrian.

2016/06/13

Vda. de Sainz-ek bere konpromisoa berritu du Gora Bilbo areto futboleko taldearekin

Bizkaiko gazteengan kirola sustatzeko asmoz, areto futbolari dagokionez, Bizkaiko eraikitze enpresak, datorren 2016-2017 denboraldiari begira, klubak bere babesa berretsi du.

Hitzarmen honekin, bi erakundeek euren harremana sendotzeaz gain,  gazteen eta kirolaren aldeko harremana indartu dute. Zentzu honetan, etorkizunera begira, anbizio handiko proiektuen aldeko bokazioa eta konpromisoa elkarbanatzen dute; know-how eta talde-lana, alegia. Azken batean, kirolaren zimenduak sustatzen dituzte.

Lankidetza aurre-denboraldian hasiko da
, irailean. Kirolari guztiei euren kirol ekipamendua banatu ostean, talde guztiek batera entrenatuko dute.

Gainera, gure enpresak beste funtzio bat ere badauka: Euskadiko lehen Redblue Gora Bilbao Akademia sustengatzen du. Areto Futboleko Liga Nazionalak (LNFS), akordio bat sinatu du Gora Bilbao Areto Futboleko taldearekin, Redblue akademia sortzeko.

Euskadiko aurrena da hau, kirol honek zale eta tradizio handia duen leku batean, guztira, LNFSren hemeretzigarren akademia. Honek ahalbidetzen duena da, besteak beste, areto futboleko oinarrizko mailetan kirol hau erakundeen aldetik babestua egotea formakuntza eta praktikaren aldean bereziki.

Vda. de Sainz-entzat, iragan denboraldian Gora Bilbaorekin elkarlanean aritu denak eta datorren denboraldian ere babesten jarraituko duenarentzat, zentzu honetan, ohore itzela  da aurrerapauso hau, eta babesten jarraituko du, gure lurraldean oinarrizko kirola sustatuz eta hobetuz.

Gora Bilbao-ren presidenteak adierazi zuen bezala "RED BLUE Gora Bilbao akademiak topatzen duen lehenengo gauza, pertsona honak heztea da, eta pertsona on horien baitan, kirolari onak sustatzea, batez ere, euren kirol gogokoena praktikan jarriz gozatzen duten pertsonak heztea". Filosofia honek LNFSren helburuekin bat egiten du, besteak beste, kirola, heziketa modu eta bizitza-eskola bat bezala ulertuta.

Javier Lozanok, LNFSeko presidenteak, erronka berri honen garrantzia azpimarratu zuen. "Albiste ezinhobea da RedBlue sarea eta proiektu hau Bilbora eta Euskal Herrira iristea: lurralde honetan oso zaletasun handia dago, eta milaka lagunek praktikatzen duten kirola da Areto Futbola.

Zalantzarik barik, Klub honek duen kontzientzia oso handia da, konpromiso handia baitu kirolariaren erabateko garapenarekin, oinarrizko mailetatik sustatuta. Hori dela eta, pozik egotekoa da helburuak, metodologiak eta pasioa elkarbanatzea, hauek, arrakastaren bermea baitira”.
?
 

Atzera